Berrikuntza ardi eta ahuntz azienden iraunkortasunerako mintegia

OVEJAS NEIKERNEIKERek (Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea), IAMZ-CIHEAMek (Zaragozako Institutu Agronomikoa/Goi Mailako Ikasketa Agronomiko Mediterraneoen Nazioarteko Zentroa) eta H2020 iSAGE proiektuak (Europako Ardi eta Ahuntz Aziendaren Ekoizpen Iraunkorrerako Berrikuntza) Berrikuntza ardi eta ahuntz azienden iraunkortasunerako mintegi bateratua antolatu dute, Vitoria-Gasteizezko Europa jauregian, 2017ko urriaren 3tik 5eraBiltzarraren helburu nagusia ardi eta ahuntzen industrian diharduten zientzialarien eta teknikarien arteko parte hartzea eta interakzioa sustatzea da, garapenaren marko kontzeptuala eta berrikuntza sartzeko xedearekin, ekoizpen sistemak gizartearen eskakizun berrietara egokitzeko beharrezko berrikuntzak ezartzeko. Ardi eta ahuntzen industrian dagoeneko ezarri diren berrikuntza egitasmo arrakastatsuak aurkeztuko dira, eta doitasunezko abeltzaintzaren gaia sartuko da, ez soilik berrikuntzaren bektore gisa, baizik eta sektorearen iraunkortasunerako aukera gisa ere.

Mitegi hau Mediterraneoko herrialdeetan hausnarkari txikien sektorea hobetzeko lan egiten duten ikertzaile, teknikari, graduondoko ikasleei eta gainontzeko profesionalei zuzenduta dago.

Informazio gehiago

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar