Euskadi, abeltzaintzako ustiategietan behien tuberkulosia errotik kentzetik hurbilago

vacaP2016an ustiategien % 0,17ri erasan die; hortaz, gaixotasun horren prebalentziarik txikiena duten hiru autonomia-erkidegoren artean dago EAE.

Burututako programei esker, EAE behien tuberkulosia errotik kentzetik hurbilago dago.

Foru Aldundietako Osasun Publikoko teknikariek, Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintza Zerbitzuko teknikariek eta albaitari klinikoek, behien tuberkulosia errotik kentzeko hiltegietan ikuskatzeak duen garrantziari buruzko jardunaldi dibulgatzailean parte hartu dute. Jardunaldi hori NEIKER-Tecnalia Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak –Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dagoen erakunde publikoa– antolatu du.

Gaur Amorebieta-Etxanon izandako jardunaldian, behien tuberkulosia errotik kentzeko planaren oinarri diren hiru alderdiei ekin zaie batera: abeltzaintzako ustiategietako in vivo diagnostikoa, hiltegietako post mortem ikuskaritza eta laborategietako susmopeko kasuen diagnostikoa. Topaketa, EAEn abereen osasunaren gainean burutzen diren transferentzia-jardunaldien zati da, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzarekin egin da.

Euskadin egoera, kontrolatuta

Hiru Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek EAEn gaixotasun hori errotik kentzeko programa behar bezala egin dutenez, behien tuberkulosiaren joera beheranzkoa izan da Euskadin, eta horren prebalentzia % 0,17koa da abeltzaintzako ustiategietan 2016an.

Gaixotasun hori EAEn ahalik eta arienen errotik kentzearren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Nekazaritza Sailaren, Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuen eta NEIKEReko Abereen Osasunaren Sailaren arteko lankidetza sustatzea proposatu da, erakunde horien eskumen-eremuetan.

Behien tuberkulosia gaixotasun zoonosikoa da, eta Europar Batasuneko giza tuberkulosiaren kasuen % 0,26 leporatzen zaio (2015eko datuak). Halaber, galera ekonomiko itzelak eragiten ditu abeltzaintzan, zuzenekoak eta zeharkakoak; hortaz, errotik kentzeko programen barruan dago.