Misioa, bisioa eta balioak

MISIOA:
Euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta ingurumenaren zaintza hobetzea bultzatzea, sustatzea eta laguntzea, ezagutza zientifikoa eta irtenbide transferigarriak sortuz, Euskadiri aberastasuna eta ongizatea ekarriko diotenak, pertsona konprometitu eta motibatuen bitartez.

BISIOA:
Erreferentzia izatea nekazaritzako elikagaien eta ingurumenaren eremuetako berrikuntzarako Ikerketan eta Garapen Teknologikoan.

BALIOAK:
Pertsonak: garapenerako aukerak bermatzen ditugu, balio hauetan oinarrituta: berdintasuna, parte hartzea, lidergo partekatua, konpromisoa, eta errekonozimendua, abiapuntua izanik profesionaltasuna, zintzotasun morala, leialtasuna eta elkarrekiko errespetua.

Bikaintasun zientifikoa: Ezagutza aurreratua sortzen dugu, metodologia eta prozesu berritzaileak ezarriz.

Emaitzei begira: Helburuetara zuzendutako kudeaketa eredu batean lan egiten dugu, etengabeko hobekuntza sustatuz.

Bezeroen zerbitzu eta gogobetetzerako orientazioa: nekazaritzako elikagaien eta ingurumenaren sare produktiboan eta instituzionalean balioa sortzeko irtenbideak bilatzen ditugu.

Jasangarritasunaren sustapen aktiboa: Baliabideak eta azpiegiturak modu jasangarrian kudeatzen ditugu.