Inma Estevez, NEIKER-Tecnaliako ikertzailea, Euskadiko Batzorde Zientifiko Aholkularian sartu da

Aholkularitza organo bat da, EAEren esparruan politika zientifiko-teknologikoa orientatzeko.
Joan den abenduaz geroztik, Inma Estevez doktore eta Ikerbasque eta NEIKER-Tecnaliako ikertzailea EAEko Batzorde zientifiko Aholkularia osatzen duten 10 adituen taldeko kidea da; izendapena otsailaren 12an formalizatu da, lehendabiziko aldiz taldearen bilera teknikoan parte hartuz.

EAEko Batzorde Zientifiko Aholkulariak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Kontseiluaren menpeko aholkularitza organo bat da, eta bere xedea da zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistemari aholku ematea, ildo estrategikoak eta funtsezko politikak definitzen laguntzeko, Euskadi mundu mailan puntako eskualde lehiakorra izan dadin.