NEIKER-Tecnaliak klima aldaketari egokitutako praktika agroekologikoak erakusteko jardunaldi bat antolatuko du

trigoTeknikari eta nekazarien artean kudeaketa modu iraunkorrak sustatzea bilatzen du, beroketa globalaren eraginak eta lehorteak minimizatzeko.

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapeneko Euskal Erakundeak eta SEAE, Nekazaritza Ekologikoko Espainiako Elkarteak “Klima aldaketari egokitzeko praktika agroekologiko atlantikoak eta lehorreko labore freskoak” jardunaldia jarri dute abian. Horren bidez, teknikari eta nekazarien artean aldaketa klimatikora egokitzea eta uztetan horrek dituen eraginak minimizatzen lagunduko duten praktika agroekologiko onak ezagutzera eman nahi dituzte.

Gaur egun, klima aldaketa humanitatearen erronka handietakotzat jotzen da, eta bere eraginak nabariak dira kultiboetan, nekazaritza izanik bere eraginen aurrean sektorerik ahulenetakoa, hala nola, tenperaturaren igoerari edo euri erregimenari dagokienez.

Horrenbestez, NEIKER-Tecnaliak bat egin du SEAEk abian jarritako “Agroekologia egokitu: praktika agroekologikoen eraketa eta hedapena” egitasmoarekin. Bertan, ekintza sorta bat proposatzen da nekazariak eta teknikariak ekoizpen modu berri eta jasangarriagoetan prestatzeko, baita kontsumitzaile taldeek produktu ekologikoak aukeratzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko ere.

Informazio praktikoa

2018ko maiatzak 3 eta 4

NEIKER-Tecnalia (Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien Campusa.46. apt. E-01080. Vitoria-Gasteiz, Araba) eta Azazetako Gizartetxean.

Informazio gehiago eta izena ematea