NEIKER-Tecnaliak INIA Foroan parte hartu du nekazaritzako berotegi efektuko gasei buruz

vacas

Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak Euskadin klima aldaketan eta berotegi efektuko gasetan duen esperientzia azaldu du.

NEIKER-Tecnaliako ikertzaile Pilar Merino nekazaritzako berotegi efektuko gasei buruzko INIA Foroan parte hartzera gonbidatu dute.

Topaketa Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak eta Remedia Sareak antolatu dute, eta bere helburu nagusia da “Global Research Alliance on Agricultural Greenhouse Gases (GRA)” egitasmoa ezagutaraztea; nazioarteko estrategia bat da, elikagaiak berotegi efektuko gasen igorpena handitu gabe lantzeko