NEIKER-Tecnaliak Cyclalg proiektuaren lehen jardunaldi teknikoan parte hartuko du

Datorren 2018ko ekainaren 1ean, Cyclalg proiektuaren aurrerapenak jakinaraziko dira; helburua da prozesu teknologikoak garatzea eta balioztatzea mikroalgen hazkuntzaren bidez lortutako biodieselaren errentagarritasun ekonomikoa eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko.

Azken erronka da Chlorella mikroalgatik abiatuta gutxienez bost produktu merkaturagarri lortzea: bi produktu energetiko (biodiesela eta metanoa), aminoazidoetan aberatsa den kontzentratu bat, nekazaritzan erabiltzeko ongarri bat eta industria kosmetikorako biomolekulak.

Ekitaldian proiektuaren bazkideek parte hartuko dute, hau da, NEIKER-Tecnaliak, CENER-Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak, Tecnalia Research & Innovation Fundazioak, Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN), Association Pour Lenvironment et la Securite en Aquitainek (APESA) eta CATAR-CRITT Agroressourcesek.

CYCLALG (www.cyclalg.es) Espainia-Frantzia-Andorra lurralde lankidetzarako POCTEFA 2014-2020 programak onartutako proiektu bat da. Proiektuaren %65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatuta dago (FEDER), Espainia-Frantzia-Andorra arteko Interreg V-A Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Batez ere mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzen laguntzen du, lurraldearen garapen iraunkorraren alde estrategiak batera landuz.

Jardunaldia BIOTERRA 2018 azokarekin bat egingo da, produktu ekologiko, bioeraikuntza, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsuaren inguruan FICOBAk hartuko duen azokan.

Egitaraua

09:15 Erregistroa eta harrera
09:45 Ongietorria. CYCLALGen aurkezpena; zentro teknologikoen sarean algetan oinarritutako biofindegi bat garatzeko (TECNALIA).
10:00 CYCLALGen egitura eta helburuak (NEIKER-TECNALIA).
10:30 Biomolekulak lortzea kosmetikarako ea farmaziaren industriarako. Agrobaliabideen Aplikazio eta Eraldaketa Zentroa (CATAR-CRITT).
11:00 Produktuak lortzea industria agropekuariorako: proteinen eta karbono hidratoen hidrolizatuak (NEIKER-TECNALIA).
11:30 Kafe atsedenaldia.
12:00 Biodiesela lortzea (CENER – Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala).
12:30 Poliolak lortzea oinetakoen sektorera zuzendutako itsasgarriak lortzeko (TECNALIA).
13:00 Biogasa, pentsuak eta ongarriak lortzea (APESA-Ingurumen eta Segurtasunerako Akitaniako Elkartea).
13:30 Elkartutako enpresen mapa interaktiboa (AIN-Nafarroako Industriaren Elkartea).
14:00 Mahai ingurua. Eztabaida. Jardunaldiaren ondorioak.
14:30 Jardunaldiaren amaiera.

Informazio gehiago eta izena ematea: http://www.cyclalg.com/1a-jornada-tecnica-de-formacion-cyclalg/