NEIKER-Tecnaliak nekazal sektoreari lotutako ikerketen euskarazko zabalkundea sarituko du

CAF-Elhuyar-2018-PNEIKER sari bereziaren bigarren edizioa da, eta 2.000 euroren zenbatekoa dauka

Urtero zientzia eta teknologiari lortutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzen duten CAF-Elhuyar sarien parte da

NEIKER-Tecnaliak nekazal sektoreari lotutako artikulurik onena sarituko du, CAF-Elhuyar sarien esparruan, zientzia eta teknologiari lotutako gai eta ikerketen euskarazko zabalkundea aitortzeko eta bultzatzeko.

Sari berezi honen filosofia bat dator NEIKER-Tecnaliaren helburuarekin, ezagutza eta soluzio berritzaileak eta transferigarriak garatzeko, nekazaritzako elikagaien sektoreari balioa eman eta bere lehiakortasuna hobetze aldera.

NEIKER-Tecnalia sari berezia jatorrizko dibulgazio artikuluen eta kazetaritza zientifikoaren kategorietan aurkeztutako lanen artean aukeratuko da, eta, ondorioz, gerta daiteke, artikulu irabazleak beste kategorietako batean ere saritu izana izatea.

CAF-Elhuyar lehiaketak jatorrizko dibulgazio artikuluak saritzen ditu gainerako kategorietan. Dibulgazio artikulu orokorrak eta egilearen doktore tesian oinarritutako artikuluak aitortuko dira. Azpikategoria horietako bakoitzean, egileak 2.000 euroko sari bat eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.

Kazetaritza zientifikoaren atalean, lan irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat jasoko ditu.

Halaber, CAF-Elhuyar sariek sorkuntzarako beka bat emango dute, “Zientzia gizartean” lemapean. Kategoria horretan onartuko diren proiektuen helburua izango da zientzia/teknologiaren eta gizartearen arteko interakzioa erraztea. Hautatutako proiektuaren egileak 5.000 euroko laguntza bat jasoko du aurkeztutako lana garatzeko, baita eskultura bat ere.

Artikuluak otsailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira, cafelhuyar@elhuyar.eus helbidera bidali behar dira, eta oinarriak webgune honetan kontsulta daitezke: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus.

NEIKER eta Elhuyar Fundazioaren arteko hitzarmena
Saria NEIKERen eta Elhuyar Fundazioaren artean ikerketaren arloan euskara sustatzeko 2016ko uztailean hasi zen hitzarmenaren parte da. Elhuyarrekin izenpetutako hitzarmenean sartzen dira nekazaritza sektoreari lotutako hiztegi espezializatu baten garapenean laguntzea, NEIKERek Zientzia Azokan parte hartzea gazteei sektoreari buruzko ikerketa helarazteko, eta aipatutako NEIKER sari berezia, nekazal sektoreari lotutako ikerketen euskarazko dibulgazioa saritzeko.