(Español) Bioali

BIOALI sarearen helburu orokorra izango da interes sozioekonomikoko espezieen produktibitatea eta balio nutrizionala modu iraunkorrean hobetzen laguntzea, sareko kideen artean eta ingurukoekin ezagutzak sortuz eta trukatuz.Hobekuntza hori gauzatzeko tresnak izango dira germoplasma elitea ekoiztea, bere genomak esploratzea (Next Generation Sequencing), produktuak indartzea, patogeno nagusien diagnosi goiztiarreko metodoak garatzea, fenotipifikazio tresnak eta tresna fisiologikoak eta metabolomikoak erabiliz, eta klima aldaketak ekarritako estres biotiko eta abiotikoekiko erresistentziaren adierazle nagusiak lortzea.Horrez gain, nekazaritzako hondakin guztiak balioetsiko dira ekonomia zirkularra garatzen laguntzeko.  Lanaren bitartekoak izango dira ikerketa, prestakuntza, hainbat arlotako diziplina askoko talde adituen arteko informazioaren trukea, heziketa eta sentsibilizazio soziala, eta ekintza horiek gaur egungo belaunaldien beharrak asetzeko garatuko dira, baina etorkizuneko belaunaldiak arriskuan jarri gabe.

website