FOSPREF-WIND

Azken 15 urteetan ikusi da haizeak basoetan eragindako kalteak gero eta handiagoak direla Europako gune batzuetan, non aurretik kalte horiek ez baitziren ohikoak (adibidez, Euskal Herria, Polonia eta Letonia). Modu berean, badirudi gertakari katastrofiko horien ohiko urtaroa aldatzen ari dela, eta gero eta ohikoagoak dira udako ekaitza gogorrak. Arazo horiek adierazten dutenez, baliteke haizearen kaltearen eredu estatistikoak oso egokiak ez izatea klima aldakor honetan. Halere, prozesuetan oinarritutako ereduak erabiltzeak lekua eta denbora aldatzea ahalbidetzen du, kokapen desberdinetarako eta badaezpadako klima baldintzetan. Europan haizeak eragindako kalteekin dagoen esperientzia bat dator haizearen kalteen banaketa geografiko historikoarekin: Europaren iparraldeko herrialdeetan basogintzaren produktibitatea kaltetuta egon da hamarkadetan eta herrialde horietan prozesuetan oinarritutako ereduak garatu dira, hala nola ForestGALES, basoen kudeaketarako jarduerak hobetzen laguntzeko. Haizearen kalteak pairatzeko gero eta arrisku handiagoa duten herrialdeei ezagutza hori transferitzeko modu ezin hobea da garatu berri diren software libreek eta kode irekiek (FOSS) eskaintzen dutena. Horregatik, baso ikertzaile askok FOSS lengoaietara itzuli dituzte beren ereduak, esaterako R lengoaiara. Orain, posible da prozesuetan oinarritutako arrisku ereduen zein baso hazkundearen FOSS ereduak eta FOSS GIS plataforma batek (informazio geografikoko sistemak) ematen dituenak elkartzea, azken urteetan QuantumGISek eduki duen garapenari esker; beraz, gero eta posibleagoa da erakundeen arteko oztopo operatiboak eta ekonomikoak ezabatzea. Pinus generoaren espezieen garrantzi komertziala eta Europan duten hedapen zabala direla-eta, Pinus generoa hautagai ezin hobea da klima aldakorra izanik haizeak basoetan eragiten dituen kalteen modelizaziorako espazialki esplizitua den FOSS plataforma bat probatzeko eta aplikatzeko.