VENBOVCAR: Trikomonosiaren eta behien genitaletako campylobakteriosiaren diagnosirako eta kontrolerako tresna berrien garapena

Finantzaketa:INIA
Liderra:Gorka Aduriz
Gauzatzea:2017-2020

Behien trikomonosia eta campylobakteriosia sexu transmisiozko gaixotasun bi dira, eta ugalketaren hutsegite goiztiarra eragiten dute behiengan.Espainian, azken-azkeneko azterketek erakusten dutenez, hazitarako animalietan trikomonosiaren eta genitaletako campylobakteriosiaren prebalentzia tasak %15ekoa eta %9,5ekoa direla, hurrenez hurren; horrek esan nahi du, beraz, kaltetutako granjetan urtean %17 txahal gutxiago jaiotzen direla gaixotasun horiek direla-eta.Proiektu honen helburuak tresna molekular berrien ikerketara bideratuta daude, estaltze naturala duten ustiategietan gaixotasunaren errutinazko diagnostiko bat eta kontrol neurri eraginkorrak ezartzea ahalbidetzeko, hala nola txertoa.

Helburuak:

Helburu orokorra:

Trikomonosiaren eta behien genitaletako campylobakteriosiaren diagnosia eta kontrola hobetzeko tresna berrien garapena.

Helburu bereziak:

  1. Behien trikomonosia eta campylobakteriosia diagnostikatzeko egun dauden metodoak hobetzea.
  2. Behien trikomonosiaren aurkako txerto inaktibatu bat garatzea.
  3. T. foetus-en eta Campylobacter espezieen isolatuen ezaugarritze molekularra, zezenen prepuzioen laginetan