Ardi-ahuntzen sektorearen iraunkortasunerako berrikuntza aztergai, Vitoria-Gasteizen

INAUGURACIÓN III“Innovación para la sostenibilidad en ovinos y caprinos” (“Ardi-ahuntzen sektorearen iraunkortasunerako berrikuntza”) izeneko biltzarra, urriaren 3an eta 5ean izango da Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. Biltzar horren antolatzaileak NEIKER-Tecnalia, IAMZ-CIHEAM eta H2020 iSAGE proiektua dira.

NEIKERek ardi-aziendaren elikaduran eta maneiuan lortu diren emaitzak azalduko ditu eta aurkezpen bat egingo du Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean I+G+b jarduerak nola ezarri diren azaltzeko.

Ardi- eta ahuntz-aziendaren industrian hartutako berrikuntzen istorio arrakastatsuak aurkeztuko dira eta doitasunezko abeltzaintzaren gaia sartuko da (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzean datzana).

“Innovación para la sostenibilidad de ovinos y caprinos” (“Ardi- ahuntzen sektorearen iraunkortasunerako berrikuntza”) da ardi-ahuntzen ekoizpen-sistemen FAO-CIHEAM azpi-sareen baterako mintegiaren izena. Mintegi horrek, urriaren 5era arte, hausnarkari txikien sektorea hobetzen diharduten ikertzaileak, teknikariak, graduondoko ikasleak eta beste profesional batzuk bilduko ditu Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, NEIKER-Tecnalia, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren menpeko erakunde publikoa, IAMZ-CIHEAM erakundearekin (Instituto Agronómico Mediterráneo de Zaragoza/Centro Internacional de Altos Estudios Agronómicos Mediterráneos) eta H2020 iSAGE proiektuarekin batera (Innovación para la Producción Sostenible de Ovinos y Caprinos en Europa), nazioarteko ekitaldi garrantzitsu hori antolatu dute. Biltzarrari hasiera emateko ekitaldian, pertsona hauek izan dira: Álvaro Iturritxa, Vitoria-Gasteizko Udaleko Hirigintza, Ingurumen eta Espazio Publikoaren koordinatzaile nagusia, eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea.

Esandako hiru egun horietan, ekoizpen-sistema gizartearen eskakizun berrietara egokitzeko behar diren berrikuntzak aztertuko dira. Ardi- eta ahuntz-aziendaren industrian hartutako berrikuntzen istorio arrakastatsuak aurkeztuko dira eta doitasunezko abeltzaintzaren gaia sartuko da, hain zuzen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzean datzana, hala nola, berrikuntza-bektorea, sektorearen iraunkortasunerako aukera gisa.

NEIKER-Tecnaliak lortutako emaitzak

NEIKERek ardi-aziendaren elikaduran eta maneiuan lortu diren emaitzak azalduko ditu biltzarrean. Horiek horrela, hotzeko prentsaketa bidez lortutako koltza opila erabiltzeak dakartzan abantaila teknikoak, ekonomikoak eta ingurumenaren gainekoak edo txandakako artzaintza planifikatuaren kudeaketa erakutsiko ditu. Halaber, aurkezpen bat egingo du Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorean I+G+b jarduerak nola ezarri diren azaltzeko.

Ardi-ahuntzak ikertu eta garatzeko FAO-CIHEAM eskualde arteko sareak ardi-ahuntzen ekoizpena hobetu nahi du eskualde mediterraneoan, eta hobekuntza hori funtsezkoa da, emaitza tekniko eta ekonomiko urriak eta gizarte- eta ingurumen-erronka larriak direla eta, lehiakortasun gabeziagatik sektoreen etorkizun zalantzagarriaren aurrean.

Egoera horri aurre egiteko, konponbide berritzaileak behar dira, ardi-ahuntzen industriak iraunkorragoak eta errentagarriagoak izan daitezen, ingurumen-, klima-, gizarte-, ekonomia-, demografia-, politika- eta merkataritza-erronken aurrean.

Berrikuntza horiek, ekoizpen-teknikak, eskulanaren antolaketa, instalazioak eta azpiegiturak hobetzea ekar dezakete, eta hautespen-programa kolektiboetan edo osasun-kanpainetan aplika daitezke. Halaber, antolatzeko gizarte-moduak sendotzen lagun dezakete, esaterako, produktuen kalitate-programak edo larre komunen kudeaketa. Elikadura-estrategia berritzaileek, doitasunezko abeltzaintzako jardunbideekin batera, ekoizpeneko gabeziak gainditzen eta ingurumen-erronketara moldatzen lagun dezakete, proposatutako helburuentzako etorkizun oparoko konponbideak eskainiz.

Programa

Biltzarraren lehen saioan, berrikuntzak nekazaritzako elikagaietan duen aplikazioa izan da hizpide, NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanoren hitzaldiaren eskutik. Bigarren saioan, ardi-ahuntzen industria eta ardiak eta ahuntzak elikatu eta ekoizteko sistemak gizartearen eskakizun berrietara moldatzeko berrikuntzak izan dira aztergai.

Bihar –asteazkena–, doitasunezko abeltzaintza eta ardi eta ahuntzengan efizientzia hobetzeko berrikuntza teknikoak izango dira eztabaidagai mintegian. Arratsaldeko saioan, berrikuntza arrakastatsuen lekukotzak aurkeztuko dira, baita ardi-ahuntzen industrian produktuen kontsumoa eta balio erantsia handitzeko ikergai diren kasuak ere.

Biltzarrari bukaera emango dion egunean, landa-bisitaldi teknikoa egingo da, NEIKEReko latxa arrazako esnetarako ardi-azienden artalde esperimentala ezagutzeko, baita txandakako artzaintzaren eta elikadura koltza opilarekin osatzeko LIFE proiektuen esperientziak ere. Era berean, latxa eta karrantzar arrazetako esnetarako ardi-azienden hazitarakoen zentroa bisitatuko da eta mendiko larre komunen inguru batetik ibiliko da.

Programa osoa, hemen eskuragarri.