SOIL MONTANA: Landaekosistemen osasun txartelak

pastoMendi larretako eta haran barrenetako bioaniztasuna, bai gainazaleko mailan (Landareria) bai lurrazpi mailan (Lurzoruko organismoak) babesteko erabiliko den metodologia berritzaile baten garapena.

Txartelek koaderno sailkatzailearen formatua izango dute, eta bertan informazio zehatza emango da agroekosistemen osasunaren eta biodibertsitatearen adierazle nagusiei buruz. Halaber, txantiloi bat egongo da, erabiltzaileak adierazle bakoitzean lortutako balioak idazteko eta, horrenbestez, agroekosistemaren osasun egoerari buruzko lehenengo hurbilpen bat izateko. Proiektuari SOIL-Montana izena jarri diote, eta Europar Batasunak onartu du, LIFE+ programen barruan.

SOIL-Montana ekimenarekin, Neiker-Tecnaliak epe laburrean lurraren (edafikoa) eta landarediaren biodibertsitatearen galera gelditzen lagundu nahi du erabilera transtermitantea duten artzaintzako agroekosistemetan, tokian bertan nekazaritzako hainbat ekintza jakin gauzatuz. Epe ertain eta luzera, helburua da Agroekosistemen Osasun Txartela (AOT) izeneko tresna berria garatzea, edonork, baita aurretik bereziki prestatuta egon gabe ere, bere jarduketek agroekosistemen biodibertsitatean eta funtzionalitatean duten eragina ebaluatu ahal izan dezan, hau da, agroekosistemen osasunari buruzko ebaluazioa egin dezan.  SOIL-Montanak, halaber, Praktika Onen Katalogo bat lantzea ahalbidetuko du, aztertutako larre guneen kudeaketaz arduratzen diren eragileei praktika iraunkorragoak erabiltzen lagunduko diena, ez soilik ikuspegi sozioekonomikotik, baizik eta baita ingurumenari dagokionez ere. Proiektua 2011ko irailean abiatu zen eta 2014ko abendura arte garatuko da.

Ekimena gauzatzeko, Neiker-Tecnaliak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundi, Lorra Nekazaritza Kooperatiba eta Orozko eta Zeanuriko Abeltzainen Elkarteen lankidetza du. Proiektua garatzeko aukeratu den eremu geografikoa mendialde eta haran barreneko larre guneak dira, Gorbeiako Parke Naturalaren esparruan, Bizkaiko isurialdean. Azterketaren eremuak EAEko bateko eta besteko larre habitatik adierazgarrienak hartzen ditu. Izan ere, habitatak askotarikoak dira, faktore ekologikoei erreparatuta (besteak beste, landaredi mota, altitudea, material geologikoa eta orientazioa), edo abeltzaintzako kudeaketari erreparatuta (besteak beste animali eta arraza mota, abeltzaintzako azpiegituren presentzia, etab.). Lehendabiziko zeregina habitat horien ugaritasuna bilduko duen ingurune sare bat zehaztea izango da.

Hurrengo ekintza Agroekosistemen Osasun Txartelak (AOT) egitea izango da, kasu honetan artzaintzako agroekosistemetara bereziki egokitua, adierazle berezien bitartez. Txartelak egin eta gero, proiektuak kontserbazioko jarduera zehatzak garatuko ditu 100 hektarea baino gehiagoko azalera batean (sastraka kentzea, kareztadurak, ongarriketak, artzaintza sistemak, etab.). Jarduera zehatz bakoitza egin ahal izateko bi teknika desberdin erabiliko dira (alternatiboak), eta horien eragina AOT txartelen bidez neurtuko da, aukerarik iraunkorrena bultzatzeko helburuarekin.
Lurrak kudeatzeko tresna bat

Neiker-Tecnaliaren asmoa da agroekosistemen kontserbazioan inplikatuta dauden eragile guztiek AOTak erabili ahal izan ditzaten: agintariak, ikerlariak, teknikariak, abeltzainak eta erabiltzaileak, aurretiaz duten prestakuntza eta esperientzia gorabehera.
AOTekin trebatuko diren lehendabiziko pertsonak Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Lorra Kooperatibako nekazaritza eta abeltzaintzako teknikariak izango dira, esperientzian parte hartuko duten abeltzainekin batera. Horien laguntzarekin, zentro teknologikoko espezialisten tokian tokiko neurketak egingo dituzte eta lurraren laginak hartuko dituzte (kontserbatzeko jarduerak egin aurretik eta ondoren), ondoren Neiker-Tecnaliako laborategietan analizatzeko. Informazio hori dagozkion txarteletan jasoko da, eta horrela nekazaritako praktiketarako elkarrekin proposatuko diren lehenengo praktiken zirriborra lortuko da.

Horrek guztiak balioko du jakiteko zein diren nekazaritzako praktikarik onenak mendi eta haran barreneko larretarako, biodibertsitate edafiko eta landarediaren babesaren ikuspegitik. Alternatiba horiek Praktika Onen Katalogo batean argitaratuko dira, herri administrazioei eta abeltzainei abeltzaintza gestionatzeko ekintzak egiten laguntzeko artzaintzako agroekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak babesteko (elikagaiak ekoiztea, biodibertsitatearen gordailua, uraren eta airearen arazketa, aisialdia, etab.).
Neker-Tecnalia, erreferentziazko zentroa lehenengo sektorearentzat
Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea irabazteko asmorik ez duen erakunde publiko bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita dago. Zentro teknologikoak I+Gko helburu hauek lortzeko konpromisoa dauka: nekazaritzako ekoizpen sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiapenetan kudeaketa teknologia berriak garatu eta aplikatzea, eta nekazaritzako elikagaien eraldaketa industriari, balio bereizgarria duten produktuei eta, oro har, kontsumitzaileei dagozkien kalitate baldintzak betetzea. Aurkeztu den SOIL-Montana proiektu honen helburua administrazioei eta abeltzainei laguntza zientifikoa eman nahi die, horien jarduera tradizionalak aukera eman baitu, gaur egun arte, gure lurraldeko mendi eta haran barreneko larreek gordetzen duten biodibertsitatea kontserbatu ahal izateko.