Neiker Tecnalia

Innovando sobre el terreno

NEIKER-Tecnaliak zientifikoki bermatu ditu propoliak giza osasunerako dituen onurak

Publicado en Ganadero

Duela mende asko dakigu propietate terapeutikoak dituela propoliak, erlauntzak desinfektatzeko erleek sortzen duten substantziak. Orain arte, ordea, hori zientifikoki bermatzen zuen ikerketa gutxi zegoen. Hori dela eta, Euskal Herriko erlezainen elkarteek I+G proiektu bat egiteko eskatu zioten NEIKER-Tecnaliari, propoliak gizakion osasunerako zer onura dakartzan frogatzeko. Azken bost urteotan garatu da ikerketa, Kalitatea Fundazioarekin eta euskal administrazioekin batera. Horren bidez, propoliak gaitasun antioxidatzaile handia duela eta osasunerako onura ugari dituela egiaztatu da.

 

 


NEIKER-Tecnaliak hiru metodo zientifiko erabili ditu substantzia horren gaitasun antioxidatzailea analizatzeko. Horrela, frogatu da gaitasun handia duela erradikal askeak neutralizatzeko eta osasunerako kaltegarriak diren mikroorganismo jakin batzuen garapena murrizteko. Emaitzen arabera, ikerketan erabilitako metodologiarekin analizatutako produktu eta elikagai guztiek baino gaitasun antioxidatzaile handiagoa du propoliak. Adibidez, gaitasun antioxidatzaile handia duten produktuek (te berdea, kafea edo ardo beltza) baino balio handiagoak ematen ditu, eta zenbait produktu espezializatuk (lahar-polena edo gaztain-polena, adibidez) baino balio handiagoak ere bai .

Antioxidatzaileak garrantzitsuak dira osasunerako; izan ere, organismoko erradikal askeak —zeluletako kalteen eta endekapen-gaixotasunen eragileak— neutralizatu egiten dituzte. Antioxidatzaile ugari dituen dieta hartuta, murriztu egiten da zenbait gaixotasun izateko arriskua, minbizia edo alzheimerra, esaterako. Hortaz, elikagaien prebentzio-ahalmena neurtzeko, funtsezkoa da elikagaien jarduera antioxidatzailea ebaluatzea.

Flabonoide ugari

NEIKER-Tecnaliak egiaztatu duenez, biologikoki aktiboak diren printzipio ugari dauzka propoliak; besteak beste, flabonoideak ditu, eta gaitasun antioxidatzaile handia dute horiek. Flabonoideek dituzte produktu horren osasun-propietate gehienak: bakterioen aurkakoak, birusen aurkakoak, tuberkulosiaren aurkakoak, zitostatikoak, alergiaren aurkakoak, antioxidatzaileak eta antitoxikoak dira.

Konposatu biologikoki aktiboen kontzentrazio handia du substantzia horrek, eta horiengatik ditu propietate antioxidatzaileak, mikrobioen aurkakoak, hanturaren aurkakoak,  estimulagarriak, orbaintzaileak, analgesikoak eta anestesikoak.

Halaber, mikrobioen aurkako propietate garrantzitsuak ditu, eta osasunerako kaltegarriak diren mikroorganismoak haztea eta garatzea eragozten du, honako hauek, adibidez: streptococcus mutans (txantxarra), candida albicans (maginako gaitzak), salmonella tiphy (salmonellosia), helicobacter pylori (urdaileko ultzera) eta saccharomyces cerevisiae (hiesa, leuzemia eta antzekoak dituzten gaixoen odolean dago)

NEIKER-Tecnaliak egindako analisietan, erradikal askeak artifizialki sortu ziren laborategian, propoliaren hainbat lagini aurre egin ziezaieten. Horrela, erradikal aske horiek neutralizatzeko gaitasun handia erakutsi zuten.


Mikrobizida eta desinfektatzailea

Erleek zuhaitzen eta zenbait landareren ernamuinetatik hartzen duten substantzia erretxinatsua da propolia.  Intsektu horiek eraldatu egiten dute, erlauntza desinfektatzeko, arrailak ixteko, abaraskak egiteko, mikrobizida nahiz desinfektatzaile gisa erabiltzeko eta tamainagatik erlauntzetik nekez kanpora ditzaketen intsektu arrotzak baltsamatzeko. Beraz, propoliak bermatzen du erlauntzen asepsia.

Propoliaren osaera ekoizpen-eremuaren araberakoa da (klima, inguruko landaredia, eta abar), baina gutxi gorabeherako osaera  hau aipa daiteke: erretxinak eta baltsamoak (% 50-% 60), argizariak (% 20-% 25), olio esentzialak (% 5-% 10), polena (% 5), beste batzuk (mineralak, entzimak...: % 5).

Neiker Tecnalia 2010

Centro de Arkaute: Campus Agroalimentario de Arkaute. Apto 46. E-01080. Vitoria-Gasteiz (ARABA)
Teléfono: (+34) 945 121313 / Fax: (+34) 945 281422

Centro de Derio Parque Tecnológico de Zamudio, Parcela 812. C/Berreaga 1. E-48160. Derio (BIZKAIA)
Teléfono: (+34) 944 034 300 / Fax: (+34) 944 034 310


Condiciones de uso

Estación de Avisos

RNIP

ICONO VITICULTURA PRECISION

balance hídrico

LOGO GRUPO MICROBIANO

ICONO AVICULTURA

BANNER_BANCO GERMOPLASMA_ES

botón videos

botón recomendación riego patata

caballerizas

Datos de acceso

Regístrate en Neiker

Recordar Contraseña


LOGO SEF 2010

informe tecnalia 2009 castellano

PREMIO APTE

FONDO SOCIAL EUROPEO