NEIKER-Tecnaliak tailer bat emango du mahastietan fitosanitarioen aplikazioa hobetzeari buruz

Mildiueta oidioarenaurkako fungiziden aplikazio eraginkor, errentagarri eta jasangarriagoa lortzeko gakoak azalduko ditu

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza eta Garapen Ikerketarako Erakundeak, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoarekin (UPC), Arabako Errioxako Upategien Elkartearekin (ABRA) eta Araba, Bizkai eta Getariako Txakolin Jatorrizko Deiturekin lankidetzan, ezagutza transferitzeko jardunaldi bat abiarazi du, Nola hobetu fitosanitarioen aplikazioa mahastietan izenburuarekin; tailerrak dibulgazio izaera du, irekia eta doakoa da, eta bereziki mahastizaintzan diharduten nekazari eta teknikariei zuzenduta dago.

Horrenbestez, ekitaldian zehar munduan dagoeneko erabiltzen ari diren teknika eta estrategiarik berritzaileenak ezagutaraziko dira, mahastietan aplikazio fungikoen kopurua murrizteko eta, ondorioz, ustiategien kudeaketa eraginkor, errentagarri eta jasangarriagoa lortzeko.

Hitzordua maiatzaren 22, 23 eta 24an izango da, Kuadrillaren Etxean, Guardian (Araba), Derioko Nekazaritza Eskolan (Bizkaia) eta Getariako Ameztoi Upategian (Gipuzkoa), hurrenez hurren.

Informazio gehiago eta izena ematea.