OIEk NEIKER-Tecnaliako ikertzaile bat hautatu du arrautzatarako oiloen animali ongizatearen arauak zehaztuko dituzten adituen artean

Animalia Osasunaren Mundu Erakundeak (OIE) Ikerbasqueko ikertzaile eta NEIKER-Tecnaliako animali ekoizpeneko saileko kide Inma Estevez izendatu du animali ongizateko araudi berria landuko duten nazioarteko sei adituen artean, arrautzatarako oiloen ustiategietan modu globalean aplikatzeko.

Animalia Osasunaren Mundu Erakundea (OIE)

OIE gobernuarteko erakunde bat da, munduan animalien osasuna hobetzeaz arduratzen dena.

Munduko Merkataritza Antolakundeak (MMA) OIEk erabakitako arauak onartu ditu mundu mailako erreferentziazko arau moduan; 2018an, OIEk 182 herrialde kide zituen.  OIEk harreman iraunkorrak ditu nazioarteko zein eskualde mailako ia beste 75 erakunderekin, eta eskualdeko eta azpi-eskualdeko bulegoak ditu kontinente guztietan.

Mundu mailan animaliek dituzten gaixotasunei aurre egin beharra izan zen Epizootien Nazioarteko Bulegoa sortzeko arrazoia, 1924ko urtarrilaren 25ean sinatu zen nazioarteko hitzarmenari esker. 2003ko maiatzean, Bulegoa Animalia Osasunaren Mundu Erakundea bihurtu zen, baina OIE akronimo historikoari eusten dio.