Teknologia eta Ezagutzaren edapena lehen sektorean

Lehen sektorearen eta nekazaritzako elikaigen enpresen errentagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzen dituzten irtenbide berritzaileak
Aukera berriak eta laboreen eta abeltzaintzako ekoizpen-dibertsifikazioa.
Produktuen kalitatea eta elikagaien segurtasuna bermatzen ditugu.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekosistemen ingurumen iraunkortasuna eta enpresei zuzendutako eko soluzioak

Baliabide naturalen ebaluazioa eta kudeaketa eta beren elkarrekintza nekazaritza jarduerekin.
Enpresaren errentagarritasuna hobetzea baliabideen kudeaketa iraunkorraren bidez. Hondakinen balorizazioa.

Lehen sektoreko empresa eta ustiategiei zuzendutako zerbitzu analitikoa eta aholkularitza

Balio tekniko handiko analisiak eta aholkularitza bereiztua nekazaritzako elikagaien sektorearentzat.
Eusko Jaurlaritzako erreferentziako laborategia.

 

i-Watch Turkey App: hegazti-ustiategietako ongizatea neurtzeko lehen aplikazio mugikorra

P1030162Animalien ongizatea ebaluatzeko lehendabiziko aplikazio mugikorra garatu du Neiker-Tecnalian lanean diharduen Inma Estevez Ikerbasque ikertzaileak. Metodo zientifiko baten laguntzaz, i-Watchturkey aplikazioak ustiategi komertzialetako indioilarren osasuna eta ongizatea neurtzea du helburu.

NEIKER klima aldaketak zoruko ekosisteman duen eragina aztertzen ari da Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionalean duen Mikrobio Behatokian

7948123046_e68576883a_o2011. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoen NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak Mikrobio Behatoki bat dauka Ordesa eta Perdidoko Parke Naturalean (Huescako Pirinioak), eta horren helburua da klima aldaketa zoruko ekosistemetan eragiten ari den inpaktua ebaluatzea, denboran zehar mikrobio propietateen kontrola eginez. Ikerketaren guneak 1.500 eta 2.600 metro arteko altueran daude, eta horrek aukera ematen du klima egoera desberdinen multzo zabal bat izateko, eta altuerak zoruaren eta bertan bizi diren mikroorganismoen propietateetan nolako eragina duen behatzeko.

Azukre-erremolatxa, barazki, mahats eta ardoaren produkzioan jasangarritasuna hobetzeko softwarea

AGROLCA_remolachaAzukre-erremolatxaren, barazkien, mahatsaren eta ardoaren produkziorako software bat landu du Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mendeko erakunde den Neiker-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak, HAZI Fundazioarekin (landa, itsasertz eta elikagaien garapena) eta IK Ingenieria (produktuen eta zerbitzuen ekodiseinua eta ingurumen berrikuntza) aholkularitza enpresarekin elkarlanean. Produktuen bizi-zikloa eta karbono-aztarna nahiz aztarna hidrikoa aztertzeko aukera ematen du, besteak beste, produktu horrek. Nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien sektorearen jasangarritasuna hobetzen lagunduko du tresna horren erabilerak, bai eta produkzioaren ingurumen-inpaktua ahalik eta gehiena gutxitzen ere.

NEIKERek Arabako patata barietatei buruzko gida baten edukia landu du

1368435669_0NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Garapen eta Ikerketarako Euskal erakundeak, Foru aldundiak argitaratu eta finantziatu duen ‘Arabako patata, gustua barietatean datza’, argitalpenaren edukia landu du. Gida honek, Araban lantzen diren barietate nagusiak aurkezten ditu, kapituluka eta tuberkuluak hauen sukaldaritzarako propietateen arabera prestatzeko, Basque Culinary Centerek sortutako errezeta batzuk proposatzen ditu.