Teknologia eta Ezagutzaren edapena lehen sektorean

Lehen sektorearen eta nekazaritzako elikaigen enpresen errentagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzen dituzten irtenbide berritzaileak
Aukera berriak eta laboreen eta abeltzaintzako ekoizpen-dibertsifikazioa.
Produktuen kalitatea eta elikagaien segurtasuna bermatzen ditugu.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekosistemen ingurumen iraunkortasuna eta enpresei zuzendutako eko soluzioak

Baliabide naturalen ebaluazioa eta kudeaketa eta beren elkarrekintza nekazaritza jarduerekin.
Enpresaren errentagarritasuna hobetzea baliabideen kudeaketa iraunkorraren bidez. Hondakinen balorizazioa.

Lehen sektoreko empresa eta ustiategiei zuzendutako zerbitzu analitikoa eta aholkularitza

Balio tekniko handiko analisiak eta aholkularitza bereiztua nekazaritzako elikagaien sektorearentzat.
Eusko Jaurlaritzako erreferentziako laborategia.

 

Neiker-Tecnaliak kalitate handiko ongarri bihurtuko ditu biogas-instalazioetako hondakin organikoak

Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak —Neiker-Tecnalia— eta Gipuzkoako Ekonek enpresak hondakin organikoak tratatzeko fabrika pilotu bat eraikiko dute, balio erantsi handiko ongarria produzitzeko. Instalazio horri esker, eraginkortasunez baliatu ahal izango da biogas-instalazioetako materia organikoa. Neiker-Tecnaliak Arkautin (Araba) dituen nekazaritza-lurretan egingo da lantegia. 1,5 milioi eurokoa da aurrekontua, eta Europar Batasunak, CIP-Ecoinnovation proiektuaren barruan, eta ekimenean parte hartuko dute lau erakundeek finantzatuko dute: Neiker-Tecnaliak, Ekonek Innovaciónek (produktuen balorizazioa), Blue Agrok eta Herbehereetako Colsen enpresak.

Neiker-Tecnalia probatzen ari da biomasa-errautsak egokiak diren Pinus radiatarentzako ongarri gisa

Zuhaitz-biomasa erretze ondorengo errautsak ongarri egokia izan litezke radiata pinuaren landaketetarako, Neiker-Tecnalia Nekazaritzako Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak egindako ikerketa baten arabera. Lan horretan, agerian geratu da errautsen ezaugarrien hetereogeneotasuna. Azterketa honetan erabili zen errautsak, egindako biosaiakuntzetan ikusi zenez, ez zuen toxikotasunik. Ezaugarri kimiko hauek zituen: pH altua baina ez korrosiboa, magnesio-eduki egokia ongarri gisa, eta metal astunak naturan agertzen diren kontzentrazioen azpitik.

Hiru Michelin izar dituen jatetxe bat barazkiz hornitzeko baratze Instalazio berritzailea

Instalazio berritzailea hiru Michelin izar eman berri dioten Eneko Atxaren establezimendu berriaren ondoan dago

Afrikako Batasunak NEIKER aukeratu du Ghanan eta Senegalen nekazaritzako ureztatze sistema modernizatzeko

NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea aukera dute teknologia berrietan oinarrituta ureztapenaren eraginkortasuna hobetzeko proiektu bat garatzeko, Ghanan eta Senegalen. Afrikako Batasunak hainbat erakunde internazionalek aurkeztutako 400 proiektu baino gehiagoren artean aukeratu du proposamena. Jardueraren helburu nagusia ureztapen praktikak modernizatzea da, baliabide hidrikoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta nekazaritzako produktibitatea handitzeko, eta, horrenbestez, biztanleriaren elikadura hobetzen eta pobrezia murrizten laguntzeko.