Teknologia eta Ezagutzaren edapena lehen sektorean

Lehen sektorearen eta nekazaritzako elikaigen enpresen errentagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzen dituzten irtenbide berritzaileak
Aukera berriak eta laboreen eta abeltzaintzako ekoizpen-dibertsifikazioa.
Produktuen kalitatea eta elikagaien segurtasuna bermatzen ditugu.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekosistemen ingurumen iraunkortasuna eta enpresei zuzendutako eko soluzioak

Baliabide naturalen ebaluazioa eta kudeaketa eta beren elkarrekintza nekazaritza jarduerekin.
Enpresaren errentagarritasuna hobetzea baliabideen kudeaketa iraunkorraren bidez. Hondakinen balorizazioa.

Lehen sektoreko empresa eta ustiategiei zuzendutako zerbitzu analitikoa eta aholkularitza

Balio tekniko handiko analisiak eta aholkularitza bereiztua nekazaritzako elikagaien sektorearentzat.
Eusko Jaurlaritzako erreferentziako laborategia.

 

NEIKERek mami moreko eta horiko klonak lortu ditu, balio nutrizional handikoak eta gaixotasunekiko erresistenteak

Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak lau patata klon berri sortu ditu, eta beraien ezaugarriak dira antioxidatzaile kantitate handia dutela, produkzio ona dutela tuberkuluen neurriari eta kopuruari dagokienez, eta labore horretan ohikoak diren gaixotasunekiko erresistenteak direla. Klonak metodo naturalak erabiliz lortu dira, Hego Amerikatik datozen aldaerak eta Europan erabiltzen diren aldaera komertzialak gurutzatuz. Emaitza haragi moreko hiru klon eta oso haragi horiko klon bat izan da. Ale horien ikusgarritasuna eta balio nutrizionala dela eta, oso produktu preziatua dira gastronomiaren profesionalentzat eta publikoarentzat oro har.

Josu Ezkurdia, NEIKER-Tecnaliako zuzendari berria

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailak Josu Ezkurdia NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusi gisa izendatu du.

Vespa velutinaren kontrako bioziden eraginkortasuna ezagutzeko saiakuntza bat egingo da

Vespa extra WebVespa velutinaren jarraipen-mahaiak animalia horren populazioak kontrolatzeko eta eragina murrizteko ekintzak jarriko ditu martxan. Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, erlezainen sektorea eta Neiker dira mahaiko partaide.

Neiker-Tecnaliak kalitate handiko ongarri bihurtuko ditu biogas-instalazioetako hondakin organikoak

Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak —Neiker-Tecnalia— eta Gipuzkoako Ekonek enpresak hondakin organikoak tratatzeko fabrika pilotu bat eraikiko dute, balio erantsi handiko ongarria produzitzeko. Instalazio horri esker, eraginkortasunez baliatu ahal izango da biogas-instalazioetako materia organikoa. Neiker-Tecnaliak Arkautin (Araba) dituen nekazaritza-lurretan egingo da lantegia. 1,5 milioi eurokoa da aurrekontua, eta Europar Batasunak, CIP-Ecoinnovation proiektuaren barruan, eta ekimenean parte hartuko dute lau erakundeek finantzatuko dute: Neiker-Tecnaliak, Ekonek Innovaciónek (produktuen balorizazioa), Blue Agrok eta Herbehereetako Colsen enpresak.