Teknologia eta Ezagutzaren edapena lehen sektorean

Lehen sektorearen eta nekazaritzako elikaigen enpresen errentagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzen dituzten irtenbide berritzaileak
Aukera berriak eta laboreen eta abeltzaintzako ekoizpen-dibertsifikazioa.
Produktuen kalitatea eta elikagaien segurtasuna bermatzen ditugu.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekosistemen ingurumen iraunkortasuna eta enpresei zuzendutako eko soluzioak

Baliabide naturalen ebaluazioa eta kudeaketa eta beren elkarrekintza nekazaritza jarduerekin.
Enpresaren errentagarritasuna hobetzea baliabideen kudeaketa iraunkorraren bidez. Hondakinen balorizazioa.

Lehen sektoreko empresa eta ustiategiei zuzendutako zerbitzu analitikoa eta aholkularitza

Balio tekniko handiko analisiak eta aholkularitza bereiztua nekazaritzako elikagaien sektorearentzat.
Eusko Jaurlaritzako erreferentziako laborategia.

 

Manioka aldaera berrien garapena klima aldaketara egokitzeko

Planta_mandiocaNEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea klima aldaketara egokitutako juka edo manioka aldaera berrien garapenean parte hartzen ari da, nekazaritza iraunkorraren alde. Teknologia garatzeko eta transferitzeko proiektuak Mikocheni Nekazaritza Ikerketarako Institutuaren (Tanzania) eta Jomo Kenyatta Nekazaritza eta Teknologiako Unibertsitatearen (Kenya) partaidetza du, eta “FAO-Treaty”-ren finantzaketa ere badu, proiektu tipo baten esparruan: “Support to the co-development and Technology Transfer”.

LIFE HEALTHY FOREST proiektuaren tailerra

HEALTHYJakintza arloak eta tresnak basoaren gainbehera detektatu eta aurre hartzeko

Agente patogeno eta inbaditzaileek eragindako basoaren gainbera murriztera eta kudeatzeko zuzendutako sistemaren inguruko eta LIFE programak aldi berean finantziatutako LIFE HEALTHY FOREST proiektuaren lehen tailerra egingo da.

Aukeratu Europako urteko pagoa

hayaGipuzkoako Altzo udalerrian dago eta egurra eskuratzeko egindako inausketa iraunkorren ondoren pago honek duen itxura izugarria da. Zuhaitz hau Europako Urteko Zuhaitzaren lehiaketan parte hartzeko hautatu dute, Environmental Partnership Associationek antolatzen du lehiaketa hau, Europar Batzordearen babesarekin.

NEIKERek ingurumenari buruz iraunkorrak diren sistema energetikoekin klimatizatuko ditu bere instalazioak

080613_037NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak energia berriztagarrien alde egin du, biomasan, eguzki energia fotovoltaikoan eta efizientzia handiko bero ponpak dituen aprobetxamendu geotermikoan (COP 3) oinarritutako sistema berritzaile batekin, zeina berotzeko eta hozteko gai den, eta, horrenbestez, instalazioetako giroa kontrolatzeko.