Teknologia eta Ezagutzaren edapena lehen sektorean

Lehen sektorearen eta nekazaritzako elikaigen enpresen errentagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzen dituzten irtenbide berritzaileak
Aukera berriak eta laboreen eta abeltzaintzako ekoizpen-dibertsifikazioa.
Produktuen kalitatea eta elikagaien segurtasuna bermatzen ditugu.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako ekosistemen ingurumen iraunkortasuna eta enpresei zuzendutako eko soluzioak

Baliabide naturalen ebaluazioa eta kudeaketa eta beren elkarrekintza nekazaritza jarduerekin.
Enpresaren errentagarritasuna hobetzea baliabideen kudeaketa iraunkorraren bidez. Hondakinen balorizazioa.

Lehen sektoreko empresa eta ustiategiei zuzendutako zerbitzu analitikoa eta aholkularitza

Balio tekniko handiko analisiak eta aholkularitza bereiztua nekazaritzako elikagaien sektorearentzat.
Eusko Jaurlaritzako erreferentziako laborategia.

 

NEIKER, Alerta Biologikoko Laborategien Sarearen barruan (RE-LAB)

071114_469Izaera zientifiko eta teknikoko plataforma bat da, eta Krisi Egoerak Gidatzeko Sistema Estatalari laguntzen dio agente biologiko arriskutsuen mehatxuei erantzuten.

Plataforma honetako kideak arriskutsutzat jotzen diren hainbat eremutan espezializatuta daude, esaterako gizakien eta animalien osasunean, landare osasunean, ingurumenean eta elikagaien segurtasunean.

REGEN FARMING proiektuko azken hitzaldia

P1050990NEIKER, INTIA eta Urduñederra, LIFE REGEN FARMINGeko bazkideak LIFE europar programak finantziatutako, proiektuko azken jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.

Jardunaldiaren helburua orain arte lortutako emaitzak ezagutzera ematea da.

NEIKERen SOIL-Montana proiektua izendatu dute LIFE Europako proiektu onenetakoen artean

P1070491SOIL-Montana proiektua, NEIKER nekazaritzako I+G Euskadiko Institutuak koordinatutakoa, aukeratu dute Europar Batasuneko LIFE programako proiektu onenen artean “lurraren erabilera eta plangintza” kategoriaren baitan.Proiektuaren helburu nagusia Gorbeia parke nazionaleko mendiko haranetako eta behealdeko artzaintzako eremuetako lurraren bioaniztasuna eta landaredia zaintzeko metodologia berritzaile baten bideragarritasuna frogatzea izan zen. Horretarako, Agroekosistemetako Osasun Txartelak erabili zituzten.

Manioka aldaera berrien garapena klima aldaketara egokitzeko

Planta_mandiocaNEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea klima aldaketara egokitutako juka edo manioka aldaera berrien garapenean parte hartzen ari da, nekazaritza iraunkorraren alde. Teknologia garatzeko eta transferitzeko proiektuak Mikocheni Nekazaritza Ikerketarako Institutuaren (Tanzania) eta Jomo Kenyatta Nekazaritza eta Teknologiako Unibertsitatearen (Kenya) partaidetza du, eta “FAO-Treaty”-ren finantzaketa ere badu, proiektu tipo baten esparruan: “Support to the co-development and Technology Transfer”.