Dokumentu honek web gunearen erabilera-baldintzak arautzen ditu: www.neiker.net web gunean barrena nabigatzeak horren erabiltzaile egiten zaitu, eta Erabilera Baldintza hauetan jasotako xedapen guzti-guztiak erabat eta salbuespenik gabe onartzen dituzula esan nahi du; halere, baldintza horiek aldaketak izan ditzakete
Erabiltzaile zarenez behartuta zaude web gunea egoki erabiltzera, legeekin, fede onarekin, ordena publikoarekin, trafiko-erabilerekin eta Erabilera Baldintza hauekin bat etorriz. Erabiltzaileak neiker.net eta hirugarrengoen aurrean erantzun beharko du obligazio horiek ez betetzeak eragin ditzakeen kalte eta galerengatik.
Web guneak eta bertako zerbitzuak edonorentzat eta doakoak dira; nolanahi ere, neiker.net guneak baldintza batzuk jar ditzake Zerbitzu batzuk erabiltzeko, esaterako, dagokion orria betez. Horrelakoetan, erabiltzaileak erakunde honi jakinarazten dizkion datu guztiak benetakoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen du, eta egiten dituen adierazpen faltsu edo okerren erantzule bakarra bera izango da.
Erabiltzaileak berariaz hitz ematen du eskainitako zerbitzu eta edukiak egoki erabiliko dituela, eta legez kanpoko edo legearen aurkako jo litekeen jarduerarik ez duela egingo, baldin eta neiker.net web gunearen eskubideak, neiker.net web gunean parte hartzen duten Administrazio publikoenak edo hirugarrengoenak urratzen badituzte. Bereziki, adierazpen huts modura eta horietara mugatzeko inolako xederik gabe, erabiltzaileak hitz ematen du ez dituela ondorengo jarduera hauek burutuko: a) neiker.net web gunearen, administrazio publikoen edo hirugarrengoen datuak edo dokumentu elektronikoak suntsitu, eraldatu, gauzaeztandu edo beste edozein modutara hondatu.
b) Beste erabiltzaile batzuek web gunea eta bertako zerbitzuak erabil ditzatela eragotzi neiker.net guneak bere zerbitzuak eskaintzeko dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboa eginez, eta halaber, sistema horiek hondatu, eten, edo akatsak sor ditzaketen jarduerak egin.
c) Posta elektronikoko mezuak edo SMSak masiboki edo merkataritza- edo publizitate-helburuekin bidaltzea, hartzailearen adostasunik gabe.
d) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak jaso, irakurri, ezabatu, kopiatu edo aldatzen ahalegindu.
e) Sistema hau neiker.net gunearen, administrazio publikoen edo hirugarrengoen sistema informatikoetako area mugatuetan sartzen ahalegintzeko edo informazioa ateratzeko erabili.
f) Erabiltzaile batek sisteman dituen pribilejioen maila handitzen ahalegindu.
g) Edozein baliabide erabiliz, programak, birusak, makroak, appletak, ActiveX kontrolak edo beste edozein gailu logiko edo karaktereen sekuentzia sartu, neiker.net gunearen, beste erabiltzaile batzuen, administrazio publikoen edo hirugarrengoen sistema informatikoetan edozein eratako alterazio sor baldin badezakete.
h) Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarrengo baten identitatea ordezkatu.
i) web gunea edo bere bidez eskura daitezkeen zerbitzuak erabiliz delitu-ekintzak, iraingarriak, difamaziozkoak, laidogarriak edo, oro har, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak eginarazi edo sustatu.
j) web gunea edo bere bidez eskura daitezkeen zerbitzuak erabiliz, arraza, sexua, ideologia, erlijioa edo beste edozein eratako sinesmen arrazoiengatik jarduera edo ideia diskriminatzaileak eginarazi edo sustatu.
k) Delituzko, biolentziazko edo pornografiazko produktu, elementu, mezu edo zerbitzu iraingarriak edo, oro har, legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak barneratu eta erabiltzeko edo eskuratzeko moduan jarri.
l) neiker.net gunearen, administrazio publikoen edo hirugarrengoen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratu.
m) Hirugarrengoen informazioaren edo enpresa-sekretuen konfidentzialtasuna urratu.
n) Indarreko legerian aitortutako funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak urratu.
Web gunearen eduki guztiak, hala nola testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, diseinu grafikoa, iturri-kodeak, eta halaber, markak, izen komertzialak edo edozein eratako zeinu bereizgarriak, jabetza intelektualaren eskubideen arabera babestuta daude, eta ezin da ulertu horien gaineko ustiapen-eskubiderik uzten zaiola erabiltzaileari, web gunea egoki erabiltzeko behar-beharrezkoa den horretatik haratago.
Azken batean, web gune honetan sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikusi eta, egoki denean, kopia pribatu baimenduak egin ditzakete, betiere kopiatutako elementu horiek ez badira gero hirugarrengoei lagatzen, edo sare batera konektatutako zerbitzarietan instalatzen ez badira, edota inolako ustiapenik egiten ez bazaie. Debekatuta dago edukiak banatu, aldatu, laga edo publikoki jakinaraztea, eta halaber ustiapen-eskubideen titularrak berariaz baimendu ez duen beste edozein ekintza.
Hiperesteka bat jartzeak ez du inola ere esan nahi neiker.net gunearen eta beste web gune horren jabearen artean harremanik dagoenik, neiker.net guneak haren edukiak edo zerbitzuak onartzen eta onesten dituela dioenik. Hiperesteka bat ezarri nahi dutenek ziurtatu egin beharko dute web gune horren home-page edo hasierako orrira sartzeko aukera bakarrik ematen duela, eta halaber, ez du adierazpen edo ohar faltsurik, okerrekorik edo desegokirik egingo marka, izen komertzial edo edozein eratako zeinu bereizgarriei buruz, edo legez kanpoko edo ohitura onen eta ordena publikoaren aurkako edukirik barneratu.
Web gune honen edukia izaera orokorrekoa da, eta bere helburua informazioa ematea da soil-soilik, eta ez du erabat bermatzen eduki guztiak eskuratu daitezkeenik, ezta horiek zorrotzak eta egokiak, indarrean edo egunean daudenik edo helburu jakin baterako baliagarri direnik ere.
Neiker.net gunea, ordenamendu juridikoak onartzen duen mugaraino, salbuetsita dago edozein eratako kalte eta galeren erantzukizunetatik, honako arrazoiak tarteko direnean: a) web gunera sartzerik ez dagoenean edo edukiek egiazkotasunik, zorroztasunik, zehaztasunik eta/edo gaurkotasunik ez dutenean, eta halaber, web gunearen bitartez edo eskaintzen diren zerbitzuen bitartez ezagutzera emandako, jakinarazitako, gordetako, ikusgai jarritako edukiek era guztietako akatsak dituztenean
b) Sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzaileen datuetan alterazioak eragin ditzaketen birusak edo beste elementu batzuk agertzen direnean.
c) Web gunea modu desegokian erabiltzeagatik legeak, fede ona, ordena publikoa, trafikoaren erabilerak eta erabilera-baldintza hauek urratzen direnean. Bereziki, eta adibide modura, neiker.net guneak ez du erantzukizunik bere gain hartuko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak, enpresa-sekretuak, ohorearekiko, intimitate pertsonal eta familiarrarekiko eta norberaren irudiarekiko eskubideak hirugarrengo batzuek urratzen dituztenean, eta halaber, lehia desleialaren eta legez kanpoko publizitatearen alorreko araudia urratzen denean.
Halaber, neiker.net guneak ez du inolako erantzukizunik hartuko web gune honetatik kanpo dagoen eta zuzenean gure webmasterrak kudeatzen ez duen informazioarekin loturik. Web gune honetan agertzen diren esteken xedea hauxe da: web gune honek eskaintzen dituen edukiak zabal ditzaketen beste iturri batzuk badaudela jakinaraztea erabiltzaileari. Neiker.net guneak ez du bermatzen eta ez du erantzukizunik hartzen estekako guneen funtzionamendu edo eskuragarritasunarekin loturik; ez du horiek bisitatzea iradokitzen, gomendatzen edo gonbidatzen, eta beraz, ez da lortutako emaitzaren erantzule izango ere.
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, neiker.net guneak jakinarazi nahi dizu web guneko zerbitzuetan erregistratzean eskainitako izaera pertsonaleko datuak fitxategi batean bilduko direla eta horren erantzulea neiker.net izango dela. Erabiltzaileak bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu, Datuak Babesteko Lege Organikoan bertan aurreikusitako baldintza eta hitzetan, posta elektronikoko honako helbide honetan: info@neiker.net, edo gutun ziurtatu bidez, identifikazio-agiriaren fotokopia ere aurkeztuz, honako helbide honetara bidaliz:
Arkautiko Nekazaritza eta Elikadura Kanpusa z/g. 01192. Arkauti - Araba.
Jarraian adierazten da zein helbururekin bildu diren zure datu pertsonalak:
a) Atariaren erabiltzaile-erregistroa egitea.
b) Atarian erregistratuta dauden erabiltzaileei erabiltzaile-izena eta, egoki denean, pasahitza erabiltzea eskatzen duten zerbitzuetarako aukera ematea.
c) Zerbitzuaren kalitate eta kudeaketaren estatistika-adierazleak erdiesteko informazioa aztertu ahal izatea, betiere horrekin loturik ez dauden datuak erabiltzen ez badira helburu horretarako.
d) neiker.net gunearen inguruko albisteen edo interesgarri gerta dakizkiokeen albisteen berri ematea erabiltzaileari.
Neiker.net guneak hitz ematen du izaera pertsonaleko datuak babesteko eta konfidentzialtasunez erabiltzeko obligazioa beteko duela.
Neiker.net guneak cookieak erabil ditzake web guneko zerbitzuak eskaintzean. Cookieak informazio pertsonaleko fitxategi fisikoak dira, erabiltzailearen terminalean bertan ostaturatuak. Erabiltzaileak cookie fitxategiak sor daitezela eragozteko edo horretaz ohartarazteko moduan konfiguratu dezake bere programa nabigatzailea
Gure erakundearenak ez diren web guneetarako esteken bidez gure web gunea uztea erabakitzen baduzu, neiker.net gunea ez da web gune horien pribatutasun-politiken erantzule egingo, ezta erabiltzailearen ordenagailuan haiek gorde ditzaketen cookien erantzule ere.
Posta elektronikoari dagokionez, zuk jasotzeko eskatu dituzun jakinarazpenak bidaltzera mugatzen da gure politika. Nahiago baduzu mezu horiek posta elektroniko bidez ez jaso, mezu hauek jasotzea baliogabetzeko eta horri uko egiteko eskubidea erabiltzeko aukera eskaintzen dizugu horien bidez, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legearen 22 artikuluko III. Tituluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Erabiltzaile baten edo hirugarrengo baten iritziz, web gunean dagoen edo web gunearen bidez eskura daitekeen edozein eduki erabiltzea edo jarduera egitea legearen aurkakoa dela dioten gertaerak edo xehetasunak daudenean, jakinarazpen bat bidali beharko du neiker.net gunera, behar bezala identifikatuz, eta bertan, ustezko lege-hauste horiek zehaztuko ditu eta, berariaz eta bere erantzukizunpean, jakinarazpenean eskainitako informazioa egiazkoa dela aitortuko du.
Web gunearen bidez eskainitako administrazio-informazioak ez du ordezkatzen administrazio publikoen egunkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren lege, araudi, plan, xedapen orokor eta jardueren argitalpena, horiek baitira beren benetakotasunaren eta edukiaren fede ematen duten tresna bakarrak. Web gune honetan dagoen informazioa lege-baliorik izateko asmorik ez duen gida bat bezala ulertu beharra dago.
Erabiltzaileen eta neiker.net gunearen arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira, ondorio guztietarako, posta bidez, posta elektroniko bidez edo komunikazio telefoniko bidez egiten direnean. Erabiltzaileek neiker.net gunera honela zuzendu beharko dute:
a) Posta-gutuna bidaliz helbide honetara: Arkautiko Nekazaritza eta Elikadura Kanpusa z/g 01192 Arkauti- Araba
Centro de Arkaute: Campus Agroalimentario de Arkaute. Apto 46. E-01080. Vitoria-Gasteiz (ARABA)
Teléfono: (+34) 945 121313 / Fax: (+34) 945 281422
Centro de Derio Parque Tecnológico de Zamudio, Parcela 812. C/Berreaga 1. E-48160. Derio (BIZKAIA)
Teléfono: (+34) 944 034 300 / Fax: (+34) 944 034 310